Eredu sozioekonomiko patriarkal eta androzentrikoaren alternatiba gisa genero-ikuspegia integratzen duen teoria eta praktika ekonomikoa. Korronte honen helburu nagusia orain arteko teoria ekonomiko konbentzionalen azpian dauden hipotesiak azaleratzea da, suposizio horiek gizarteko mendekotasun-harremanak naturalizatzen dituztela argudiatuz.
Sistemaren erdigunean bizitza iraunarazten duten prozesuak jartzen ditu. Zaintza-lan eta prozesu hauek gizarte-antolakuntzaren ezinbesteko oinarria dira; hala ere, historikoki ikusezin bilakatu dira, ez dira ordainduak izan eta emakumeek egin dituzte nagusiki.